Barkatu Ama

2012/10/07

Akuandiko Leizera Irtera


Akuaundiko leizea
 Gaurko honetan Urbasa barrenean egin dugu gure ekintza. Beñat, Leku, Erea, Cheriff eta Txito izan gara ekintza hau burutzen.
Goizean goiz bertaratu eta 10:00 ak inguruan sartu gara kobazulo barrenera. Barruan, gaurko honetan arnesik gabe ibili gara.
Kobazulo honek barrenean bi laku ditu. Bata bestea baino politagoa, baina gaurko honetan lehenengo lakua erabat lehorra zegoen.Uda honetan izan diren lehorteak ikusirik ez da batere harritzekoa egoera hau. Ala ere esan behar erabat harrituta geratu garela.
Bi lakuak pasa eta gero,  laku bat gurutzatu behar da bidean aurrera jarraitu ahal izateko, baina gaur ez da uretan sartu beharrik izan. Oso ur gutxi bai zegoen.
Hemendik aurrera bidea erabat estutzen da eta guretzako behintzat kobako saltsa guztia asten da. Erea eta Cheriff, tope ibili dira zati honetan. Esan behar da azkeneko zatia Beñat eta Erearen artean egin dutela eta besteak ondoko salatxo batean geratu garela.
Kobatik atera eta Lakuntzara joan gara Txitoren etxean bazkaltzera.
On egin!!!!! Eta  Barkatu ama!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario