Barkatu Ama

2012/06/11

Lurazpiko lehen manifestaldia

Lurazpiko lehen manifestaldian, Subilanako akuiferora arte jaitsi da Fracking Ez Araba.
Fracking Ez Araba Plataformak aurrea pausu berri bat eman du Historian lurazpiko lehen manifestaldia egin duenean, modu horretan Subilanako akuiferora heldu delarik.
Ekainaren 9ko abenturak bi abiapuntu izan zituen. Lehena, Gasteiztik heldutako espedizioarena, Guinean 9.30tan elkartu zena, bertako biztanle batekin Arkamoko Mendizerrako bidea hartzeko. Bigarren taldea, Kuartangoko Bailaratik zetorren, Arrianotik, alegia. Bi taldeak kobazuloko sarreran elkartu ziren akuiferoa defendatzeko asmoarekin. Lehen pausua, jakina, sartu aurretik ekipo osoa jantzea izan zen.
Kobazulora sartu zirenetik, sei ordu iraun zuen abenturak. Lehendabidiz, pareta batetik sokaren bitarten 40metro jaitsita, kilometro erdi ibiltzeko ostean. Jaitsiera berri bat egin zuten, 8 metrotakoa, berriz ere 200 bat metro ibiltzeko eta azkenik beste 15 metro jaistieko asmoz. Une horretan taldea akuiferora heldu zen. Nahiko poliki joan zen espedizioa, elkartu ziren lagun kopuruagatik, 14 pertsonek osatu baitzuten taldea, 13 sartu ziren eta beste lagun bat kanpoan geratu zena.
Akuiferoan bertan, egunaren una mamitsuena heldu zen. Bertan puztutako txalupa batekin, akuiferoan zehar ibili ziren plataformako kideak bertako defentsa egiten zuten pankarta batzuk erakutsiz. Ur honen balioaren aldarrikapen bezala, hainbat kopa atera zituzten bertako urarekin brindisak egiteko. Helburua 72 hektometro kubiko dituen, hots, Urrunagako urtegia 100% beteta egongo balitz bezala, erreserva honen garrantzia azpimarratzea izan zen. “Lurrazalean ikusi ezin badaiteke ere, honaino jaitsi gara bertan dagoela erakusteko eta oraindik kutsatu gabe dagoen akuifero honetaz goxatu ahal izateko”, azaldu zuen plataformako kidea den Mikel Otero.
Banan-banan kobazulotik ateratzen joan ostean, Hegoalderuntz abiatu zen taldea Arkamoko Mendizerraruntz, eguna Barronen parrillada batekin bukatzeko asmoz.
Egitasmo honen helburua errekurtso honen garrantzia argi erakustea izan zen. Akuiferoa Arabarentzat estrategikoa den erreserba bat da eta egun arrisku handian dago Eusko Jaurlaritzak EVEren bidez ez ohiko gasa ustiatzeko aurrera eraman nahi dituen ustiapen planen ondorioz.
Fracking Ez Arabako aldarrikapen hau burutzeko, aurretik froga fisiko eta teknikoa burutu egin zen behar diren berme eta ziurtasun guztiekin egian ahal izateko. bestalde ere, joan zen taldean espeleologian jarduna zen jendea bazegoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario