Egin KLIK
https://plus.google.com/u/0/photos/112158160045069335989/albums/5817000462883901921
Ikusi azken argazkiak!!!
Ermitiko leizean gaur ateratako argazkia dira
2012/12/01
2012/10/07
Akuandiko Leizera Irtera
Akuaundiko leizea
Gaurko honetan Urbasa barrenean egin dugu gure
ekintza. Beñat, Leku, Erea, Cheriff eta Txito izan gara ekintza hau burutzen.
Goizean goiz
bertaratu eta 10:00 ak inguruan sartu gara kobazulo barrenera. Barruan, gaurko
honetan arnesik gabe ibili gara.
Kobazulo honek
barrenean bi laku ditu. Bata bestea baino politagoa, baina gaurko honetan lehenengo
lakua erabat lehorra zegoen.Uda honetan izan diren lehorteak ikusirik ez da
batere harritzekoa egoera hau. Ala ere esan behar erabat harrituta geratu
garela.
Bi lakuak pasa
eta gero, laku bat gurutzatu behar da
bidean aurrera jarraitu ahal izateko, baina gaur ez da uretan sartu beharrik
izan. Oso ur gutxi bai zegoen.
Hemendik aurrera bidea
erabat estutzen da eta guretzako behintzat kobako saltsa guztia asten da. Erea
eta Cheriff, tope ibili dira zati honetan. Esan behar da azkeneko zatia Beñat
eta Erearen artean egin dutela eta besteak ondoko salatxo batean geratu garela.
Kobatik atera eta
Lakuntzara joan gara Txitoren etxean bazkaltzera.
On egin!!!!! Eta Barkatu ama!!!!!
2012/07/12
2012/07/01
ARTAZULGO ARROILAN GOITIK BEHERA
Goizeko 6:30 etan elkartu ginen, nola ez Ordiziako Gaztetxean. Irurtzun aldera joan ginen eta gure ekintza burutzeko ezin bestekoa genuen arroila bilatzen asi ginen. Neoprenoak jarri eta bi kotxetan igi ginen errekaren goi aldera.
Guk kontrakoa uste bagenuen ere, errekak oso ur gutsi zuen eta nahiko lehorra zegoela konturatu ginen.
Rapel elegante batekin asi eta errekan bera joan ginen tobogan eta saltoen artean, azken rapel handira iritsi eta berriz kotxera iritsi arte.
Ekintza oso ondo atera zen eta bazkaldu ondoren ordiziako bidea artu genuen.
Argazki gehiago:
https://plus.google.com/u/0/photos/112158160045069335989/albums/5759966618941166289

2012/06/20
ZATOR RAFTIN EGITERA
OHARRA: OSTIRALEAN ATERA ORDEZ LARUNBATEAN ATERAKO GARA.
Interesa azaldu duen parte handi batek, ostiralean ateratzea posible ez duela ikusita, larunbat goizera pasa dugu irteera eguna.
Zatoz Rialp Herrira Raftin egitera!!!!!
Interesa azaldu duen parte handi batek, ostiralean ateratzea posible ez duela ikusita, larunbat goizera pasa dugu irteera eguna.
Zatoz Rialp Herrira Raftin egitera!!!!!
Uztailaren 14ean kataluniar pirineoetan dagoen Rialp herrian egingo dugu gure hurrengo geldiunea.
17km ko bideaburutuko dugu 3 orduz ur bizietan, baina hau egiten hasi baino lehen,segurtasunaren inguruko txarla bat jaso beharko dugu. Egoera bakoitzaren aurrean ze neurri hartu argi eta garbi edukitzeko.
Partaide guztiak, Antolatzaileek utzitako neoprenozko trajea, txalekoa eta kaskoa jarri beharko ditugu. Guzti hau ekintza burutzeko ezin bestekoak izango direlarik.
Ekintza hau burutu ahal izateko ezin bestekoa da igeri egiten jakitea. Bestalde 18 urte baino gutxiago baldin badituzu zure gurasoen baimena ekarri beharko duzu.Baimen horri hori guri eskatu beharko diguzularik.
Egitaraua:
Uztailaren 14a Larunbata. 10:30 etan irtengo gara Rialp herrirantz. Bidean bakoitzak eramandako bazkaria jateko geldialdi bat egingo dugularik.
Bertara iristerakoan bertan afaldu eta alberge batean lo egingo dugu. Goizean gosari eder bat egin ondoren, aiguadiccio enpresako profesionalak izango ditugu bide lagun.
Ekintza burutu ondoren , etxerako bidea hartuko dugularik.
Bidaia,afaria, albergea, gosaria eta Raftin ekintzaren kostua oraindik zehaztear badago ere, 90,00€ ingurukoa izango da.
Hau dena jende kopuruaren arabera egongo da eta geroz eta jende gehiago geroz eta merkeagoa aterako da.
Izena emateko barkatuama@euskalerria.org helbidean edo 600650740 telefono zenbakian eman beharko dugu. Gauzak behar bezaza egiteko kontu korronte batean 50,00€ ko diru sarrera bat egin beharko dugu, fidantza moduan. azken eguna Uztailak 6 ostirala izango da. Azken eguna iritsi arte izena ez ematea, tradizioa bihurtu bada ere, guretzako errazagoa izango da denbora pixka-batekin aurreikustea jende kopurua.
Informazio gehiago: www.aiguadicciorialp.com elbidean aurkituko duzue
ANIMATU !!!!!
Barkatu Ama Espeleologia Elkartea
2012/06/12
ondarreko zuloko Bideo bat
Bideo Onetan ikusi
dezakegu, Ondarreko zuloan zer nolako eguna pasa genuen.
Berriz joango
gara eta espero dugu ur gutxiago egotea, kobako azken zatia ikusi ahal izateko.
Besterik gabe
Barkatu Ama
2012/06/11
Lurazpiko lehen manifestaldia
Lurazpiko lehen manifestaldian, Subilanako akuiferora arte jaitsi da Fracking Ez Araba.
Fracking Ez Araba Plataformak aurrea pausu berri bat eman du Historian lurazpiko lehen manifestaldia egin duenean, modu horretan Subilanako akuiferora heldu delarik.
Ekainaren 9ko abenturak bi abiapuntu izan zituen. Lehena, Gasteiztik heldutako espedizioarena, Guinean 9.30tan elkartu zena, bertako biztanle batekin Arkamoko Mendizerrako bidea hartzeko. Bigarren taldea, Kuartangoko Bailaratik zetorren, Arrianotik, alegia. Bi taldeak kobazuloko sarreran elkartu ziren akuiferoa defendatzeko asmoarekin. Lehen pausua, jakina, sartu aurretik ekipo osoa jantzea izan zen.
Kobazulora sartu zirenetik, sei ordu iraun zuen abenturak. Lehendabidiz, pareta batetik sokaren bitarten 40metro jaitsita, kilometro erdi ibiltzeko ostean. Jaitsiera berri bat egin zuten, 8 metrotakoa, berriz ere 200 bat metro ibiltzeko eta azkenik beste 15 metro jaistieko asmoz. Une horretan taldea akuiferora heldu zen. Nahiko poliki joan zen espedizioa, elkartu ziren lagun kopuruagatik, 14 pertsonek osatu baitzuten taldea, 13 sartu ziren eta beste lagun bat kanpoan geratu zena.
Akuiferoan bertan, egunaren una mamitsuena heldu zen. Bertan puztutako txalupa batekin, akuiferoan zehar ibili ziren plataformako kideak bertako defentsa egiten zuten pankarta batzuk erakutsiz. Ur honen balioaren aldarrikapen bezala, hainbat kopa atera zituzten bertako urarekin brindisak egiteko. Helburua 72 hektometro kubiko dituen, hots, Urrunagako urtegia 100% beteta egongo balitz bezala, erreserva honen garrantzia azpimarratzea izan zen. “Lurrazalean ikusi ezin badaiteke ere, honaino jaitsi gara bertan dagoela erakusteko eta oraindik kutsatu gabe dagoen akuifero honetaz goxatu ahal izateko”, azaldu zuen plataformako kidea den Mikel Otero.
Banan-banan kobazulotik ateratzen joan ostean, Hegoalderuntz abiatu zen taldea Arkamoko Mendizerraruntz, eguna Barronen parrillada batekin bukatzeko asmoz.
Egitasmo honen helburua errekurtso honen garrantzia argi erakustea izan zen. Akuiferoa Arabarentzat estrategikoa den erreserba bat da eta egun arrisku handian dago Eusko Jaurlaritzak EVEren bidez ez ohiko gasa ustiatzeko aurrera eraman nahi dituen ustiapen planen ondorioz.
Fracking Ez Arabako aldarrikapen hau burutzeko, aurretik froga fisiko eta teknikoa burutu egin zen behar diren berme eta ziurtasun guztiekin egian ahal izateko. bestalde ere, joan zen taldean espeleologian jarduna zen jendea bazegoen.

2012/06/03
Eman zure iritzia Erreskateen inguruan!!!!
Bideo honetan
ikusi dezakegun bezala, kobazuloetan ardura handiz ibili beharra dago.
Erreskateak
ordaindu edo ez ordaindu, gai interesantea dela argi daukagu baina bideo
honetan ikusi dezakegu zenbateko esfortzua eskatzen duen honelako egoera batek.
Ondo legoke bakoitzak bere iritzia emango bagenu erreskateen inguruan.
Gai honekin
saltsa pixkat sortuko dugulakoan, barkatu ama
2012/06/01
EMAKUMEA ETA ESPELEOLOGIA
Kaixo Lagunak
Gaurko honetan, espereologi munduan, emakumeak izan duen
presentzia eta indarra erakutsi nahi dizuegu.
Jakin badakigu munduan zehar, emakume asko dagoela
espereologi munduan lan bikainak egin dituztenak eta film labur hau izan dezake
horren erakusle.
Film hau Espainian egina da, bereziki Andaluzian. horregatik
gaztelaniaz jartzea ezinbesteko zaigu. Barkatu hondo dakigu zein
den eta zein ez den gure hizkuntza eta.
Besterik gabe eta film labur hau gustukoa izango duzuelakoan
Barkatu ama
Suscribirse a:
Entradas (Atom)