Barkatu Ama

2013/01/07

BARKATU AMA-ko Kamixetak Salgai!!!!



         JADANIK KALEAN DIRA BARKATU AMA ESPELEOROGI ELKARTEKO KAMIXETAK.
EUSKALERRIAL LIGATZEA ZAIA DELA? HEMEN DATOR LIGATZEN LAGUNDUKO DIGUN KAMIXETA EGOKIENA. BERAREKIN , ZAIA IZANGO DA  BAI GIZON EDO EMAKUMEAK GAINETIK KENTZEA.

AURTENGO UDABERRIKO DENBORALDIA CIBELESEKO PASARELETAN AURKITU DEZAKEGUNA

GONA BATEKIN, BAKERO BATZUEKIN, BAÑU JANTZIAREKIN EDOTA  PIJAMAREKIN KONBINATZEKO KAMIXETA APROPOSA .

AZKEN BATEAN BARKATU AMA ESPELEOLOGI ELKARTEARI LAGUNTZEKO AUKERA BAT EMATEN DIGU KAMIXETA HONEK.

TAILLA DESBERDINETAN AURKITU DEZAKEGU KAMIXETA HAU. BAI NESKA ETA BAI MUTILENTZAT. 

ZURE KAMIXETA LORTU NAHI BADUZU:
barkatuamaespeleologielkartea@gmail.com Ean  ESKURATU DEZAKEZU 12,00€ REN TRUKE.
ANIMATU ETA LIGATU!!!

KONTUZ ADIKZIOA SORTU DEZAKE!!!

2012/10/07

Akuandiko Leizera Irtera


Akuaundiko leizea
 Gaurko honetan Urbasa barrenean egin dugu gure ekintza. Beñat, Leku, Erea, Cheriff eta Txito izan gara ekintza hau burutzen.
Goizean goiz bertaratu eta 10:00 ak inguruan sartu gara kobazulo barrenera. Barruan, gaurko honetan arnesik gabe ibili gara.
Kobazulo honek barrenean bi laku ditu. Bata bestea baino politagoa, baina gaurko honetan lehenengo lakua erabat lehorra zegoen.Uda honetan izan diren lehorteak ikusirik ez da batere harritzekoa egoera hau. Ala ere esan behar erabat harrituta geratu garela.
Bi lakuak pasa eta gero,  laku bat gurutzatu behar da bidean aurrera jarraitu ahal izateko, baina gaur ez da uretan sartu beharrik izan. Oso ur gutxi bai zegoen.
Hemendik aurrera bidea erabat estutzen da eta guretzako behintzat kobako saltsa guztia asten da. Erea eta Cheriff, tope ibili dira zati honetan. Esan behar da azkeneko zatia Beñat eta Erearen artean egin dutela eta besteak ondoko salatxo batean geratu garela.
Kobatik atera eta Lakuntzara joan gara Txitoren etxean bazkaltzera.
On egin!!!!! Eta  Barkatu ama!!!!!

2012/07/01

ARTAZULGO ARROILAN GOITIK BEHERA

Goizeko 6:30 etan elkartu ginen, nola ez Ordiziako Gaztetxean. Irurtzun aldera joan ginen eta gure ekintza burutzeko ezin bestekoa genuen arroila bilatzen asi ginen. Neoprenoak jarri eta bi kotxetan igi ginen errekaren goi aldera.

Guk kontrakoa uste bagenuen ere, errekak oso ur gutsi zuen eta nahiko lehorra zegoela konturatu ginen.
Rapel elegante batekin asi eta errekan bera joan ginen tobogan eta saltoen artean, azken rapel handira iritsi eta berriz kotxera iritsi arte.
Ekintza oso ondo atera zen eta bazkaldu ondoren ordiziako bidea artu genuen.
Argazki gehiago:

https://plus.google.com/u/0/photos/112158160045069335989/albums/5759966618941166289





2012/06/20

ZATOR RAFTIN EGITERA


OHARRA:  OSTIRALEAN ATERA ORDEZ LARUNBATEAN ATERAKO GARA.


Interesa azaldu duen parte handi batek, ostiralean ateratzea posible ez duela ikusita, larunbat goizera pasa dugu irteera eguna.


Zatoz Rialp Herrira Raftin egitera!!!!!
Uztailaren 14ean kataluniar pirineoetan dagoen Rialp herrian egingo dugu gure hurrengo geldiunea.
La “Nogera Pallaresa”errekan behera jaitsiko gara baltsa  batean sartuak eta ekintza segurtasunarekin burutzeko arduradun profesional bat izango dugu bide lagun.
17km ko bideaburutuko dugu 3 orduz ur bizietan, baina hau egiten hasi baino lehen,segurtasunaren inguruko txarla bat jaso beharko dugu. Egoera bakoitzaren aurrean ze neurri hartu argi eta garbi edukitzeko.
Partaide guztiak, Antolatzaileek utzitako neoprenozko trajea, txalekoa eta kaskoa jarri beharko ditugu. Guzti hau ekintza burutzeko ezin bestekoak izango direlarik.
Ekintza hau burutu ahal izateko ezin bestekoa da igeri egiten jakitea. Bestalde 18 urte baino gutxiago baldin badituzu zure gurasoen baimena ekarri beharko duzu.Baimen horri hori guri eskatu beharko diguzularik.
Egitaraua:
Uztailaren 14a Larunbata.  10:30 etan irtengo gara Rialp herrirantz. Bidean bakoitzak eramandako bazkaria jateko geldialdi bat egingo dugularik.
Bertara iristerakoan  bertan afaldu  eta alberge batean lo egingo dugu. Goizean gosari eder bat egin ondoren, aiguadiccio enpresako profesionalak izango ditugu bide lagun.
Ekintza burutu ondoren , etxerako bidea hartuko dugularik. 

Bidaia,afaria, albergea, gosaria eta Raftin ekintzaren kostua oraindik zehaztear badago ere, 90,00€ ingurukoa izango da.
Hau dena jende kopuruaren arabera egongo da eta geroz eta jende gehiago geroz eta merkeagoa aterako da.
Izena emateko barkatuama@euskalerria.org helbidean edo 600650740 telefono zenbakian eman beharko dugu. Gauzak behar bezaza egiteko kontu korronte batean 50,00€ ko diru sarrera bat egin beharko dugu, fidantza moduan.  azken eguna Uztailak 6 ostirala izango da. Azken eguna iritsi arte izena ez ematea, tradizioa bihurtu bada ere, guretzako errazagoa izango da denbora pixka-batekin  aurreikustea jende kopurua.
Informazio gehiago:  www.aiguadicciorialp.com  elbidean aurkituko duzue

ANIMATU !!!!!
Barkatu Ama Espeleologia Elkartea

2012/06/12

ondarreko zuloko Bideo bat

Bideo Onetan ikusi dezakegu, Ondarreko zuloan zer nolako eguna pasa genuen.
Berriz joango gara eta espero dugu ur gutxiago egotea, kobako azken zatia ikusi ahal izateko.
Besterik gabe
Barkatu Ama